Janari prestatuak

Mitarte, 10
20550 Aretxabaleta Gipuzkoa
Tel. 943770612

Ordutegia: Astelehenak Itxita

Asteartetik Ostegunera: 9:30-14:30 / 17:00-20:30

Ostiralean: 9:30-14:30 / 17:00-21:00

Larunbatean: 9:30-14:30 / 18:00-21:00

Igandean: 9:30-14:30

Gertu

Oroitzapenean gordetako zaporeak

Haurtzaroko zaporeak, sukalde barrenetik sortzen zirenak,... goian, sukaldeko txapa gainean izkutatzen zitzaiguna iruditu besterik egin ahal izaten ez genuenekoak.
Gure eskaintza lehengaien kalitatean oinarritzen da, sukalde tradizionalaren eta produktuaren jatorriarekiko fideltasunean. Gogoan murgiltzean.
Etxeko errezetak jarraituz, gure haragi, arrain, lekale nahiz barazkiek beti izan dute esandakoagatik harrera ezin hobea.
Hasierako estiloa mantentzen dugu eskaintza zabal batekin, eta herriko produktuak sustatzea helburu, gure lurraren esentzia biltzen dutenak erabiltzen ditugu, atzerritik etorri arren gure jakientzat aberasgarri izan daitezkeen kalitatezko osagaiei uko egin gabe.
Janari begetarianoa gehitu dugu, espinaka-lasagna, onddoez beteriko kalabazinak edota menestra. Denetarik aurki dezakezu gurean, hasierako hotz zein beroak, arrainak, haragiak, postreak. Guztia bertan prestatua eta osagai onenekin.

Zilarraren eraldaketa

Ondo egindako beti betiko sukalde eta janaria gustuko badituzu, hauxe da zure lekua.
Gure platerak argazkien sepia ikutuaren antzekoak dira, delikatuak, zilarraren eraldaketa hemen produktu onenak sukalde alkimia bitartez janari bilakatzen diren prozesuan datza.

Taldeentzako menuak

Egunero bertan salgai aurki daitezkeen jakiez gainera, familiako eta lagunarteko bazkariak edota bestelako ospakizunak prestatzen ditugu.
Baita bazkari zein afariak talde txiki eta handientzako ere.
Eska ezazue emailez aurrekontua, konpromisorik gabe.

Mahaian behar den guztia

Prestatutako jakiez gainera, otordua egiteko behar dituzuen guztiak jarriko ditugu zuen eskura. Besteak beste, hestebeteak, edariak (ardoa, txakolina, sagardoa…), egur-labean egindako ogia edota artisau produktuak.

Gainera, talde handientzako jakiak eramaten ditugu eta zerbitzariak ere zuen eskura jartzen ditugu.




Gertu facebook twitter

JAKIAK