Gure menuak

Gure eskaintza kalitatezko jakietan oinarritzen da. Lehengaiaren jatorria ziurra eta bermeduna behar du gurean izateko. Zeren eta jakia ongi prestatuta egoteko, lehen urratsa lehengaia primerakoa izatea baita. Egunero bertan salgai aurki daitezkeen jakiez gainera, familiako eta lagunarteko bazkariak edota bestelako ospakizunak prestatzen ditugu. Baita bazkari zein afariak talde txiki eta handientzako ere. Prestatutako jakiez gainera, otordua egiteko behar dituzuen guztiak jarriko ditugu zuen eskura. besteak beste, hestebeteak, edariak (ardoa, txakolina, sagardoa…), egur-labean egindako ogia edota artisau produktuak. Gainera, talde handientzako jakiak eramaten ditugu eta zerbitzariak ere zuen eskura jartzen ditugu. Eska ezazue gurean aurrekontua, konpromisorik gabe
Edukia ikusi ezean jarraitu lotura hau: Gure menuak